BERTSOTAN

Gorka Pagonabarraga onena Eskolarteko finalean

Euskal Herriko Eskolarteko bat-bateko Txapelketa Sara herrian izan da aurten. Larunbatean zazpi lurraldeetako 13 bertsolari izan ziren kantuan bertan: Arabatik, Aitor Ugarte Eriz (Aramaio, 2002) eta Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001); Baxenabarretik, Elixabet Etxandi Goyenetche (Izpura, 2000) eta Julen Etxeberri Etxart (Zaro, 2001); Bizkaitik, Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango, 2000) eta Iruri Altzerreka Martinez (Garai, 2000); Gipuzkoatik, Oihana Arana Kardenal (Eskoriatza, 2001) eta Aner Peritz Manterola “Euzkitze” (Zarautz, 2002); Lapurditik, Hodei Renteria Maleta (Angelu 2000) eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001); Nafarroatik, Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001) eta Ekiñe Zapiain Arlegi (Bera, 2002); eta Zuberoatik, Haritz Capot Thornary (Zalgize, 2001).

Guztien artean, Gorka Pagonabarragak jantzi zuen txapela Saran, Mikel Mendizabalen eskutik.  Epaile lanetan aritu ziren Aitor Jimenez, Arkaitz Goikoetxea, Eneritz Azkue, Joakin Arregi, Jurgi Fuentes eta Lierni Elortza, eta idazkari Ane Errazkin.

Aurrera gaztiek!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button