BESTELAKOAK

Bihar hasiko da Boisen "Euskal Herri Mugaz Gaindi" mintegia

Boise hirian euskal diasporak izan duen presentzia nabarmena da, eta horregatik hain zuzen ere, urtero euskal jaialdia ospatzen dute. Aurten gainera, euskal Diasporari buruzko mintegiaren VII. Edizioa bertan egitea erabaki dute.

Euskarak Estatu Batuetan duen presentzia, Euskal Etxeen egoera, erlijioa, Artzai Mutila operaren inguruko ikerketaren aurkezpena, Euskal Herriko politika edo errefuxiatuak Ameriketan dira bertan hitz egingo diren gai batzuk.

Hizlarien artean Boise State University-ko irakasleak eta Euskal Herriko Unibertsitateko kideak egongo dira. Gainera, aurreko gaiei buruzko tesiak jorratzen ari diren ikasleak ere euren lanak aurkeztuko dituzte.

Beste alde batetik, Boise euskal musika, dantza eta kulturaren hiriburua bilakatuko da aste honetan. Bertakoak diren euskal kultur elkarteak dantzak eta musika eskainiko dituzte Euskal Herriko dantza talde birekin batera.

Igandera arte, abuztuak 1, Xabier Paya eta Iratxe Ibarra bertsolariak, Simulakro Teatroa, Amaia Arberas sopranoa, Txorimaloak Boiseko Trikitixa taldea eta Ekin Boiseko dantza taldea arituko dira.

Euskal Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button