IKUS-ENTZUN

Zinemaren historiako harribitxiak, Azkuna Zentroan

Urtarrilaren 9tik aurrera, eta apirilera bitartean, zinemagintzaren historia ezagutzeko  film esanguratsuenetako batzuk pantailaratuko dituzte Bilboko Azkuna Zentroan.

“XX. mendeko ikonografiaren zati handi baten oinarria den irudi bat eraikitzeko balio izan duten maisulan batzuekin gozatzea da ezagutzeko modurik onena. Ez da harritzekoa, beraz, ikusleek oro har, etxean edo zinema-aretoetan, garai bateko film hautatuen artean gaur egun ikusten dutena dagokion testuinguruan kokatu ahal izateko gomendioekin zerrenda ordenatuak edo ez hain ordenatuak ugari zabaldu izana”.

Federico Felliniren Otto e mezzo filmak zabalduko du zikloa, zeinak historiako filmik onenen zeharkako errepaso bat proposatuko duen. Federico Fellini, Jean-Luc Godard edo Agnès Varda zuzendari handien lanetan, garaiko ikur bihurtu ziren Marylin Monroe, Charles Chaplin, Carole Lombard, edota Gene Kelly aktoreekin gozatzeko parada egongo da. Gidoilariak ahaztu barik, “horretarako, otsailerako hautatu ditugunen artean daude Jules Furthmann edo Leigh Brackett lankidetzan aritutako filmik onenetako batzuk -aro klasikokoak-, Suso Cecchi d’Amico aparta edo Graham Greene idazle eta kritikari britainiarra”.

Egitarau osoa, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button