IKUS-ENTZUN

“Gorefest”, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldia, Bermeon

Bihar, uztailak 12, Bermeoko Gorefest Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldia izango da. Zinemaldiaren 19. edizioko emanaldiak herriko Nestor Basterretxea zinema aretoan antolatu dira.

Programazioaren barruan, hamabi film labur eta luze bat bildu dituzte, Udalaren Gazteria Sailaren laguntzarekin, Spookypheria Productions Elkarteko antolatzaileek.

Aurreko edizioetan bezala, beldurra, terrorea, suspense, odola eta ikararekin gozatzen dutenek aukera paregabea izango dute dar-dar egiteko, bihar, sarreraren prezioa (4 eurokoa) ordaindu eta gero. Behin barrura sartuta, film laburrekin emango zaio hasiera ekimenari, 20:30ean. Gorefest zinema jaialdian ikusi ahal izango diren metraje laburreko filmak honakoak izango dira: Sin tí; 9 pasos; Cerdita; Miedos; Cariño; Gridlock; Maelstrom; Lobisome; Un día en el parque; Space trash bag; M.A.M.O.N. eta R.I.P.

Horren ostean, 23:00ak inguruan, Verano del 84 izeneko film luzea ikusteko aukera egongo da.

Hemen eskuratu dezakezue Gorefest jaialdiari buruzko informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button