ESZENA

Onirica Mecanica konpainiak itsaspeko zirkua taularatuko du

Deustuko La Fundicion aretoak Murtziako Onirica Mecanica taldearen Circo Submarino obra hartuko du asteburu honetan. Hala, gaur, bihar eta etzi objektuen, txotxongiloen eta automaten bidezko antzezlan haluzinagarriaz gozatu ahalko da 20:00etatik aurrera.

La Fundicion aretoak bidalitako oharrean irakurri dugunez, zirku kresaltsu honetan askotariko pertsonaiak agertuko dira, Hitzen malabaristak, Aire-lapurrak, Gizon pailazoak, basoak desagerrarazten duten mago bitxiak, edo Izotzezko andrea.
Horiek guztiak sasoi batean lurrean bizi omen ziren. Izan ere, izaki ahantzien ikuskizuna da Itsaspeko Zirkua. Bertan, gizakiaren miseria guztiak azalerazten dira.

Ikuskizunaren atzean hainbat gizaki daude. Ausardiarik gabeko gizonaren azalean Jesus Nieto Giza sartu ohi da; Sergio Garcia eta Nico Garcia txotxongilo eta automaten manipulazioaz arduratzen dira; Paloma Parra eta Sergio Garcia Itsas teknikarik dira; argiztapenaren diseinua Paloma Parrak egin du, eta zirkuaren eraikuntza, berriz, Ferroluar-ek.  Produkzioa Onirica Mecanicaren eskuetan izan da, eta ikuskizuna Jesus Nietok sortu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button