LITERATURA

“Gordexola Harana” XXVIII. Ipuin Lehiaketa

Gordexola Harana Ipuin Lehiaketaren XVIII. edizioa abian da. Lehiaketa zenbait kategoriatan banatzen da parte hartzaileen adina eta jatorriaren arabera. Ipuinak aurkezteko epea urtarrilaren 29an amaituko da.

Lanak originalak izan beharko dira eta euskaraz edo gaztelaniaz bidaliko dira. Lan guztiak euskarri digitalean aurkeztuko dira (CD, pendrive…), eta artxiboak ipuinaren izenburua izango du. Lanaren izenburua eta zein kategoriari dagokion agertzeko Kategoria.doc artxiboa zabalduko da, eta beste batean,  izen-abizenak, helbidea, NAN eta telefono zenbakia jarriko dira.

Lanak hona bidali edo aurkeztuko dira: Gordexolako Lucio Beraza Kultur Etxea (Molinar plaza 11, 48192).

Lehiaketaren oinarriak guztiak (kategoriak, sariak, eta abar) www.gordexola.net web gunean eskura daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button