IKUS-ENTZUN

Zinebik “Good things await” dokumentala pantailaratuko du bihar

Zinebik nekazaritza biodinamikoaren ardazten den Good things await pelikula daniarra pantailaratuko du bihar, Multicines aretoetan, 20:00etatik aurrera, Hileko dokumentala zikloaren baitan, danierazko jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpidatziekin.

Phie Ambo zinegile daniarrak 2014an estreinatutako Good things await dokumentalak hauxe kontatzen du filmak: “(Niels Stockholm) Kopenhageko iparraldean egiten du lan Rita emaztearekin batera. Bere bizi-filosofia, gizakiak eta lurrak unibertsoarekin duten loturan oinarritzen da; arrazoi horregatik eta kosmosarekin gehienezko harmonia lortzeko bere jangaiak ilargi-egutegiarekin erabat sinkronizatuta lantzen ditu”.

Hala, bere produktuak munduko jatetxea prestigiotsuenetan jan daitezke, tartean, Kopenhageko NOMA jatetxean. Halere, agintariek ez dituzte biodinamikaren printzipioak begi onez ikusten.

Filmak hainbat sari jaso zituen iaz; esaterako, Frantziako Fife jaialdian sari nagusia irabazi zuen, eta AEBetako Full Frame Jaialdian, Duke Environment saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button