ESZENA

Gorakada Antzerki Taldeak “Moby Dick” aurkeztuko du sarean

Gorakada Antzerki Taldeak Moby Dick ikuskizuna aurkeztuko du sarean, barikuan eta Abadiñoko gaztetxoentzat. Gorakadak Herman Melvilleren testa eraman du eszenara, Akab kapitainaren munduan murgiltzeko. Oholtzan, hiru aktore eta bi musikari, familia osorako ikuskizun bat aurkezteko.

Fran Lasuen, Aritza Rodríguez, Jose Cruz Gurrutxaga eta Eriz Alberdi dira gaztetxoentzat  eginda dagoen Moby Dick ikuskizuneko aktoreak.
Bertan, literatura unibertsaleko artelan honen handitasuna nolabait islatzen saiatu dira. “Eleberria osorik eszenaratzen ahalegintzea, izan ere, zentzugabea eta handizaleegia izango litzateke. Hala ere, jolas egin eta gure imajinazioa martxan jartzeko aukera paregabea dugu, gure gazteak itsasoaren, kaxaloteen eta pertsonaien gorabeheratan murgiltzeko. Hori guztia ikusi ahalko du ikusleak elementu eszenikoak, erritmoa, umorea, musika eta aktoreen lan bikainarekin.”

Istorioa guztiok ezagutzen dugu: Ismael Pekoden ontziratuko da, Acab kapitainaren balea ontzian. Bidaian zehar, itsasoko bizimoduaren plazerez gozatuko du, lagunak egingo ditu, eta balea mota desberdinak identifikatzen ikasiko du. Baina, Acab kapitainak balea zuria harrapatzea baino ez du izango buruan eta obsesio horrek hondamendira eramango ditu bai Pekod, bai eta tripulazioa ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button