MUSIKA

Gora Gora Kids, “Horror Songs Tour”

Gora Gora Kids euskal rock-and-roll taldeak oraintsu argitaratu duen Horror Songs izeneko binilozko EPa aurkezteko hainbat kontzertu egingo ditu Horror Songs Tour izenburupean. Hala, bihar bertan Gasteizko Gora tabernan izango dira, eta larunbatean Iruñeko Alde Zaharreko harresian, Arturo Campion euskaltegiaren 40. urtemuga festaren baitan.

Lan honetan, rock-and-roll instrumentala, 60ko hamarkadako punk nerabeen espiritua eta herri kulturako hamaika erreferentzia jasotzen dira. Taldeak bidali duen oharrean irakurri daitezkeenez, “60ko hamarkadan AEBEtako lurralde sikuetako nerabe surf zaleek egin bezala, lokalean sartu dira berriro ere inolako aspiraziorik gabe, eta amateurismoaren xarma aldarrikatzeko xede sakratuarekin”.
GGKren grabazioa haien zuzenekoetan ondo pasatzeko amua da: “Hezurdura astintzeko moduko binilozko disko beltza plazaratu dute. Lau kantu, lau munstro, hilobiaz haraindiko lau izaki”.

Laukoteak aipaturiko binilozko lana aurkezten jarraituko du ekainean. Hala, 9an, Donostiako Surfim Festival jaialdian izango da, 22an Oñatiko Antton tabernan eta 24an Andoaingo jaietan. Irailean ere beste hitzordu bat dute: 8an Kutxa Kultur Festibalean joko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button