MUSIKA

Gernikako bonbardaketa eta musika

Xare Laborategia [Hitz] taldeak kontzertua eskainiko du gaur, azaroak 3, San Telmo Museoan, Gernikako bonbardaketaren inguruko bederatzi erabateko estreinaldirekin.

Bederatzi lanak “1980 eta 1996 urteen artean jaiotako sortzaile gazteek idatzitakoak dira, aurreko belaunaldietako sortzaileek eginiko Gernikaren inguruko lanetan inspiratu direnak, hala nola, Paul Dessau, Luigi Nono, Pablo Sorozabal edo Mikel Laboarenak”.

Kontzertua Jose Maria Iparragirreren Gernikako arbola gogoraraziz hasiko da; jarraian Ignacio Ferrandoren Un Gernika tras el Gernika entzuteko aukera izango da; gero, Diego de Amigoren Gernikaren aienak etorriko da; Paul Dessauren Guernica-n oinarrituriko Hitzik gabeko abestia izango da hurrengoa; ostean, Jose Ramon Garciaren Suspiros en el vacío obra; eta Xabier Otaolearen Oroitzapenak, Mikel Chamizokren Monotone de notre nuit, Francisco José Dominguezen Fragmentos de Gernika, eta Jagoba Astiazaranen Negarrik izango dira azken obrak.

Bederatzi lanak Musikeneko hainbat konposizio ikasleri zein ikasle ohiei enkargaturikoak dira. Emanaldia Musikagileak, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, San Telmo Museoak eta Musikenek elkarlanean antolatua da, eta VIII. Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuituaren baitan kokatzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button