LITERATURA

Gonbidatuen festa berezia

Booktegik zuzeneko ekitaldiak onduko ditu Bilboko Euskararen Etxean, Azkue Fundazioaren laguntzarekin. Lehenengoan, Katixa Agirrek Festa gonbidatuak saioa aurkeztuko du. Ekimena Bilboko Euskararen Etxean izango da gaur, otsailaren 20an, 19:30ean.

Burutuko diren ekitaldiak irekiak izango dira, eta Booktegik grabatu egingo ditu, gero bere plataforma digitalean argitaratzeko. Guztira lau ekitaldi ondu ditu Booktegik Bilbon kokatutako Euskararen Etxean.

Gaurkoan, Katixa Agirrek Festa gonbidatuak ipuin-bildumaren solasaldi-emanaldia egingo du. Booktegik halaber, liburu hori argitaratuko du bere plataforman. “Agirrek ipuinetako bat bizpahiru zatitan irakurriko du; etenaldietan, idazle edo kazetari batek galderak egingo dizkio Katixari; bukaeran, entzuleek galderak egiteko aukera ere izango dute”. Katixarekin batera, Ana Moralesek ipuin bat irakurriko du.

Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) euskal idazlea da. Literaturaren, kazetaritzaren eta blogen arloetan jarduten du. Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da, eta EHUn irakasle. Orain arte bi eleberri idatzi ditu: Atertu arte itxaron (Elkar, 2015) eta Amek ez dute (Elkar, 2018), 2016ko Zubikarai beka. Bigarren hori gaztelaniara itzulita dago eta harrera ezin hobea izan du kritikaren arabera. Haur eta gazte literaturan, eta ipuingintzaren arloan ere hainbat lan plazaratu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button