IKUS-ENTZUN

Goieniz zineklubak “La guerre est déclarée” proiektatuko du

Beasaingo Goieniz zineklubak martxora bitarte eskainiko dituen filmen zerrenda iragarri du. Hala, gaur bertan, Valérie Donzellik zuzenduriko La guerre est déclarée (Frantzia, 2011) pelikula ikusi ahalko da Usurbe Antzokian.

Pelikulak hiru sari jaso zituen Gijon hiriko 2011ko zine jaialdian: Film onenarena, Emakumezko aktore onenarena eta Gizonezko aktore onenarena.

Romeo eta Julieta izeneko bikotearen istorioa kontatzen du. Diskoteka batean ezagutu, eta ziztuan maiteminduko dira. Amodio horretatik Adan haurra jaioko da, zeinari garuneko tumorea diagnostikatuko dioten. Itxuraz melodrama negar-eragilea izan daitekeen lan honek, emozioz beteriko begirada positibo eta eraikitzailea eskaintzen du.
Gaurko emanaldian, gainera, Gaur Laburraren film irabazlea izan den Elkartea lan laburra ere ikusi ahalko da.

Martxora bitarteko proiektatuko diren filmen zerrenda honakoa da: urtarrilaren 17an, Emak bakia!; 24an, Cesar debe morir, eta 31n El amigo de mi hermana.

Otsailean, berriz, lau film izango dira: 7an, Ríndete mañana; 14an, Moonrise kingdom; 21ean, La pequeña Venecia; eta, azkenik, 28an, El ilusionista. Martxoan, halaber, beste bi hitzordu izango dira: 7an, La casa de la tolerancia, eta 14an, The deep blue sea.

Egitarauaren xehetasun guztiak goieniz.wordpress.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu