ESZENA

“Goenkale, Kondesaren erretratua”, Donostian

Pausoka & Glu Glu Producciones-ek ETB1 telebista katean klasiko bihurtu den Goenkale telesail ezagunean oinarritutako Goenkale, Kondesaren erretratua obra taularatuko du uztailaren 11tik 14ra Donostiako Antzoki Zaharrean. Antzezlana telesailaren 18. urteurrenaren harira ondu dute.

Glu Glu Producciones konpainiaren webgunean jasotzen denez, “ez da makala, 18 urte beteak ikus-entzuleen harrera onari esker. Gure esker ona adierazteko unea iritsi dela uste dugu eta 18. urtea ospatzeko Goenkale zuzenekoan ikusteko aukera eskaini nahi diegu. Horixe da egitasmo honen xedea”.

Hala, obran telesailaren ohiko elementuak (intriga, maitasun istorioak…) komediaren ezaugarriekin nahastu dituzte. Sorpresaren bat ere izango da: “esaterako, Goenkaleko hastapeneko pertsonaien inguruan orain arte ezkutuan egon den datu bat argituko dugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button