IKUS-ENTZUN

Zinemaren arkitektura zikloa

Nafarroako Arkitektoen Elkargoak antolatuta, maiatzeko ostegunetan, fikziozko lanak eta dokumentalak ikus daitezke arkitektura diziplinaren inguruan. Horietan, ikus-entzunezko hizkuntza erabiliz, arkitekturak gure bizitzan duen agerpen garrantzitsua erakutsiko da.

Lehen astean, Le mani sulla cittá (1963) filma pantailaratu zen; maiatzaren 15ean, Urbanized (2011); aste honetako ostegunean, maiatzak 22, Le centre Georges Pompidou (1977) ikusi ahal izan da, eta amaitzeko, maitzaren 29an,  El hombre de al lado (2009) obra magistrala ikusteko abagunea izango da.

Programatutako filmak, 20:00etan emango dira Nafarroako Filmotekan. Sarrera doakoa da eta filma ikusi eta gero, elkarrizketa bat sortzeko aukera egongo da parte-hartzaileen artean.

Beste aldetik ere, gaur berton, 18:00etan, El rey de Canfranc (2013) filma eskainiko da. Apirilean sarrerak agortu egin ziren Panorama INAAC zikloaren barruan antolatutako proiekzio bakarrean. Gaur ikusteko aukera dago berriz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button