ARTEA

“God sHave the Queen” IV. Arte Hormonatuaren Jaialdia

LaCuchara Kolektibo Artistikotik sortutako proposamena da IV. Arte Hormonatuaren Jaialdi hau, eta bideo, moda, arte-ekintza, soinu-esperimentazio eta medio berrietan jarduten duten artista eta proposamenei espazioak luzatzeko xedea du. Aurtengo leloa God sHave the Queen izango da eta maiatzaren 12tik 21era bitartean garatuko da.
Arte Hormonatuaren Jaialdi hau artista eta proposamen berrientzako espazioa izango da. Oso arruntak ez diren eta hedatzeko posibilitate gutxi dituzten proposamenek bideo, moda, musika, eta ekintzako artearekin lotura estua izango dute.

Jaialdiak diziplina anitzeko nortasuna du, eta hain zuzen ere, diziplina artistiko hauen artean elkarrizketa bat sortzeko asmo sendoa du, guztien arteko mugak urtuz eta hedatzeko komuneko espazioak zabalduz.
Jaialdiaren proposamena euskal eszena garaikidetik sortu da. Hemen artista gazte askok beren adierazpenak egiten dituzte bitarte ezberdinekin: performancea, net-art, bideo-artea, arte soinuduna, musika esperimentala, moda alternatiboa, eta ahaztu barik pintura, eskultura, argazkigintza eta abar.

Prozedura esperimentala, diziplinen artekoa, eta obren sorketa nekez salduko dira, eta sare artistikoaren barruan kokatu ezina den pieza bat izaten da emaitza.
Helburua, beraz, artista berri hauen obra erakustea da, eta horrela, jende honen egonezina publikoari hurbilaraztea.

Erakustaldia bost zatitan banatuko da eta zati horietariko bakoitza hiriko espazio ezberdinetan gauzatuko da. Horretarako Bilbao Arte, Zero Espazioa (Museo Guggenheim Bilbao), Berreginen Museoa, BilboRock eta L’Mono espazioak baliatuko dituzte.
Parte hartzeko jakin beharreko guztiak hemen bildu dituzte.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button