ESZENA

Leioako “Umore Azokak” izena emateko deia egin du

Leioako Umore Azokak kaleko sorkuntza artistikorako profesionalei datorren maiatzean izango den jaialdian parte hartzeko dei egiten die. Epea, bihar, urriaren 25ean amaitzen da.

Umore Azokak bere XXI. edizioa beteko du eta maiatzaren 14tik 17ra garatuko da, azken urteetan bezalaxe, Leioako kaleetan barrena. Orain artekoan, berrehun emanaldi baino gehiago programatu eta eskaini dira eta horretarako makina bat konpainiak (Euskal Herrikoak, Estatukoak eta atzerrikoak) parte hartu dute edizio ezberdinetan. Eta gainera, erabateko hainbat estreinaldi egon dira, eta aurten ere antolatzaileek hala espero dute.

Gainera, Umore Azoka merkatu paregabea bilakatu da kaleko sorkuntza artistikoaren jardunean ari diren artista eta konpainientzat, adierazpen artistikorako eta komunikazio artistikorako kalea agertoki gisa erabiltzen duten profesionalentzako erakusleiho bihurtu delako ekimena.

Diziplina ezberdinetako lanak aurkeztu ahalko dira beti ere kaleko artea bada (antzerkia, musika, zirkua, dantza, performancea, instalazioak, arte urbanoa…) eta oro har, publiko zabalarentzat zuzendutakoak badira.

Umore Azoka erreferentziazko jaialdi bilakatu da, “urtez urte garatutako egitarauari esker, bere generoan parekorik ez duena, kaleko arteetan azken garaietan egin diren sorkuntza lanak jasotzen dituen egitarau artistiko bikainarekin”.

Hemen duzue gainerako informazioa eta izena emateko web orrialdea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button