ARTEA

“Glutinum Mundi”, arte-bilduma pribaturik garrantzitsuenetariko bat, Rekalde aretoan

Bilboko Rekalde aretoak Glutinum Mundi, izeneko erakusketa ikusgai jarri du. Gaur goizean, Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuak, Fernando Garata bildumagilearekin eta Jose Ramon Amondarain komisarioarekin batera, urriaren 14ra arte zabalik egongo den erakusketa aurkeztu du.

Euskal Herriko arte garaikideko arte-bilduma pribaturik garrantzitsuenetariko bat abiatu dute Bilboko Rakalde aretoan. Erakusketan, Euskal Herriko, Espainiako eta nazioarteko ehun artistaren obrak jarri dituzte ikusgai, tartean, Pablo Picasso, Francis Bacón, Cristina Iglesias, Angela de la Cruz, Gordillo, Uslé, Tacita Dean edota Ana Laura Aláez.

Glutinum Mundi izenaren harira, Jose Ramon Amondarain komisarioak azalpenak eman ditu: “Erdi aroko alkimistek glutinum mundi esamoldea erabiltzen zuten adierazteko munduaren itsasgarria, hots, edozein egoeratan denok eta dena elkarretara biltzen dituen indar inpertsonala, bizi-fluxua.”

Erakusketaren helburua, Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako foru diputatuaren hitzetan, “bilduma pribatu bateko ondare ezkutua, edo ezezaguna, herritarren artean zabaltzea, gainera, euskal bildumagileen jarduna ezagutaraztea nahi dugu, arte garaikidearen merkatua suspertzen eta bultzatzen dutelako”. Eta hori dela eta, biziki eskertu dio Fernando Garateri bere eskuzabaltasuna.

Argazki bikainak eta margolan ederrak osatzen dute erakusketa heterogeneoa, “halabeharrez kolektiboa”, non obrek “beren artean duten uztartzeko moduek eta testuinguruek” moldatzen duten erakusketa bera.

Erakusketarako Euskadiko, estatuko eta nazioarteko hainbat artistaren lanak hautatu dira. Batzuk ezagunak dira, esaterako Cristina Iglesias, Angela de la Cruz, Esther Ferrer, Elena Asins, Nan Goldin, Juan Luis Moraza, Txomin Badiola, Dario Urzay, Daniel Canogar, Eugenio Ampudia, Sergio Prego o Karmelo Bermejo; Thomas Ruff, Per Barclay, Stephen Dean, Joao Onofre, Matt Mullican, Sedou Keyta, Georges Rousse, Jhon Baldesari, Heimo Zobernig eta Wolfang Tillmans; beste batzuk gazteak dira: Raul Dominguez, June Crespo, Nagore Amenabarro eta Cristina Garrido.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button