ESZENA

Glu Glu Producciones-en “Su Txikian”

Bihartik igandera bitartean, Glu Glu Producciones-en Su Txikian obra ikusi ahalko da euskaraz zein gaztelaniaz Eibarren. Euskarazko bertsioa bihar bertan estreinatuko da Arrate Kultur Elkartean, 20:30ean. Asteazkenean eta igandean ere aukera egongo da euskaraz ikusteko.

Galder Perezek zuzentzen duen obra honetan Martxelo Rubio, Jose Mari Karrere, Mañu Elizondo, Patxi Gonzalez, Gabriel Ocina, Libe Aranburu eta Ugaitz Alegria aktoreek hartzen dute parte.

Lanaren nondik norakoak hauexek dituzue: Itxaropenez betetako garai historikoa bizi du Euskal Herriak, agertoki politiko berri bat abian jartzeko oinarriak ezartzen ari baitira. Liskarrek eta sufrimenduak markatu duten gure azken urteotako historiako epea ixteko zorian da, eta bakea eta askatasuna lortzerako bidean daude.
Azken hamarkadan egindako sukalde lanaren ondorio ere izan daiteke gaur egungo egoera. 2001. urtean Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek elkarren arteko elkarrizketa sekretuak hasi zituzten Txillare baserrian. Honek bidea irekiko zien urte batzuk beranduago politikari sozialistak ETAko ordezkariekin Genevan eta Oslon izandako negoziazioei eta baita Loiolan EAJ-PNV, PSE-EE eta Ezker Abertzalearen arteko elkarrizketei ere.
Su txikian egin zen hori guztia, sukalde barruko kontuak behar bezala konpondu eta gero konponbideak euskal jendarteari aurkezteko asmoz. 2007ko udaberrian, ordea, dena hankaz gora geratu zela zirudien, baina isilpeko bilera haiek gaur bizi dugun egoera berriaren aurrekariak izan zirela baiezta daiteke.

Su txikian taula gainera eramango ditu hango garaiak eta hango egoerak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button