BERTSOTAN

Glosadors eta Bertsolarien arteko final handia

 

Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Udaberriko Bertso Saioak programa asteburu honetan amaituko da.  Hortik, Fredi Paia, egungo Bizkaiko txapelduna eta Oihana Bartra, Jone Uria, Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Julio Soto, Amets Arzallus eta Jon Maia pasatu dira aurreko saioetan.

Asteburu honetan baina, ekimen interesgarria programatu da, eta glosa katalanak leku garrantzitsua beteko du, ahozko inprobisazioaren zaleen aurrean aurkezteko. Horrela, maiatzaren 30ean, inoiz ikusi gabeko final handia proposatuko zaie ikus-entzuleei, glosadoreen eta bertsolarien artean.
Glosadors vs Bertsolariak Final Handi horretan, Mireia Mena eta Ferriol Macip katalanak, eta Oihana Bartra eta Aitor Sarriegi euskaldunak arituko dira. Gai jartzailea Ainhoa Aranburu izango da, eta Pau Vinyoles eta Ismael Moll musikariak ere arituko dira.

Beste alde batetik, gaur, 19:30ean, Begoñako Udaltegian, eta Bartzelonako Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, Roser Texidó eta Jaume Fargas zuzendariek egindako Glosadors filma eskainiko da jatorrizko bertsioan, euskarazko azpi-tituluekin. Egileek aurkeztuko dute. Dokumentalak, Kataluniako herrialdeetako ahozko tradizio horren jatorria, historia, egungo egoera eta dibertsifikazioa aztertzen ditu. 

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button