IKUS-ENTZUN

“The Visitor” filma pantailaratuko dute Irungo Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan

Bihar, Irungo Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan, Tom McCarthyk zuzendutako The Visitor (2007, AEB) filma emango dute, 19:30etik aurrera. Emanaldia Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak ondu du. Filmak etorkinen gaia jorratzen du, unibertsitate bateko irakasle adindu baten ikuspegitik.

Walter Vale (Richard Jenkins) Connecticuteko unibertsitateko irakasle bat da, New Yorkera bidaiatuko da eta, oso gutxitan bisitatzen duen Manhattaneko apartamentura iristean, bere etxebizitzan bikote immigrante bat bizi dela ikusiko du: Tareq (Haaz Sleiman) siriar musikaria eta bere Senegalgo emaztegai Zainab (Danai Jekesaia Gurira). Bertan bizi dira ustez etxearen jabea zen batek egindako iruzurraren ondorioz.

Pelikulak hainbat sari jaso ditu, tartean, Richard Jenkins Aktore Onenaren Oscar Sarietarako izendatu zuten, 2008an. Urte bereko National Board of Review sarietan aktore onenaren saria jaso du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button