ARTEA

Gizonak, tximinoak eta zalantzatiak

Jose Belmonte (Donostia, 1963) pintoreak izaki misteriotsuen begiraden inguruan ardazturiko erakusketa paratu du Bilboko Arteko galerian. Gizonak, tximinoak eta zalantzatiak izeneko erakusketa zabalik dago uztailaren 29a bitarte.

Artista donostiarrak gizaki itxura duten animalien edo piztien ezaugarriak dituzten gizakien potreta artegagarriak jarri ditu Bilboko galerian. Koadroetako aurpegiak bitxiak eta groteskoak dira, eta bisitariaren hausnarketa pizten dute gure irudimenaren inguruan gogoeta egin dezagun. Paper gainean eginda daude eta teknika mistoak erabili dira. Teknika horien artean collagea nabarmentzen da.

Horretaz gainera, artistak zuri-beltzezko marrazki eta collageekin gauzaturiko formatu handiko instalazio harrigarria egin du propio galeriarako. Bertan, zuhaitz handi bat loratzen da eta adarretan bere marrazkiak agertzen dira zintzilik.

Erakusketaren inguruko xehetasun gehiago artekogaleria.com webgunean biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button