LITERATURA

Gizartearen arauak zalantzan jarriz

Elkar argitaletxeak Karlos Zabala idazlearen C’est la vie kantatzen dute zaharrek izeneko lana plazaratu du.

Zabalaren lan berrian honakoak kontatuko zaigu: “Anton Pla, berrogeita bost urte inguruko hondarribiarra, bi seme-alabaren aita, lehen lorezain eta orain finka-administratzaile; larunbatetan aita alargunari bisita egiten dio Lesakan eta igande goizetan bere lagun Kinkori taberna garbitzen laguntzen dio Irunen. Gizon arrunta, inon arruntik bada, xehetasun txiki batengatik ez balitz: egun batez, hartarako arrazoi zehatzik eta bultzada jakinik gabe, atzeraka ibiltzen hasiko da”.

Nobelaren egileak xelebrekeria horri helduko dio eta  azken muturreraino eramango du: “hari-muturretik tiraka, pertsonaiari segika ibiliko da hiru bat astez, uneoro gertatzen eta bururatzen zaizkionak kontatuz, eleberri umoretsu bezain harrigarria onduz”.

Nobela osoan zehar pertsonaiaz galdezka ibiliko gara. Nor da Anton Pla benetan? Ustekabean famatu bihurtzen den inuxentea? Pailazo sakratuen moduan gizartearen arauak zalantzan jartzen dituen transgresorea? Paradoxikoa, kaotikoa, xaloa, sarkastikoa, adar-jotzailea, zentzugabea…
“Ezaugarri horiek guztiek definitzen dute pertsonaia, zeinak, gure ispilu deformatzailea balitz bezala, noiz barre lasaia noiz irri urduria eginaraziko digun”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button