LITERATURA

Gizartea eta Artea haur eta gazte literaturan

Gaur, Bilboko Kafe Antzokian, Gizartea eta Artea haur eta gazte literaturan izeneko liburua aurkeztuko du Erroa argitaletxeak. Lana EHU-UPVrekin elkarlanean osatu da. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolak sustatu du liburuaren plazaratzea, eta Euskararen arloko Errektoreordetzak lagundu du argitaratzen. Ikerketa Kulturalak sailaren barruan ondu den lana hainbat ikasleren artean osatu da, eta Jon Kortazar literatura irakaslea arduratu da kudeaketaz.

Erroa argitaletxeko editore Xabier Monasteriok esan duenez, “euskara eta euskal kultura zabaltzeko sortu zen Zenbat Gara elkarteak bultzaturiko argitaletxeak didaktika lanak plazaratzen ditu batez ere, horixe baita esparru nagusia, eta eskuartean dugun lana ezin argitaratu gabe utzi”

Artikulu bilduma honetan parte hartu duten hainbat ikasle ere bertan izan dira, eta  horietariko batek, Aintzane Hermosok, ondokoa aipatu du:  “Oso aukera garrantzitsua izan da literaturara hurbiltzeko, eta bertan egindako esfortzuak errekonozimendua jasotzea oso aberatsa izan da”

Lanak bi esparru hartu ditu kontuan, tituluan argi eta garbi adierazten den bezala: Gizartea eta Artea.

Gizartearen esparruari gagozkiolarik, Emakumearen irudiak eta familia ereduak izan da ardatza. Hala, Amaia Oleagak Emakumearen irudia euskal ipuin tradizionaletan izeneko lana ondu du; Helena Jauregik Pertsonaia protagonista femeninoen irudia Mairasun Landaren eleberrietan; eta Sandra Martinezek Familia ereduak gaurko euskal haur eta gazte literaturan.

Artearen esparruan, Literatura, Komikia, Zinema, Arteak oro har izeneko titulupean agertuko dira honako lanak: Nerea Larruzeak Kirmen Uriberen haur eta gazte literaturaren balioa: Garmendiaren bildumaren azterketa egin du; Mercedes Mendibek Komikia inklusiorako baliabide gisa har hezkuntzako gelan; Aitziber Hermosok Peter Panen moldaketa zinematogarfikoa; eta azkenik, Arrate Santiagok Literatura eta beste arteen arteko elkarrizketa: Jon Arretxeren “Zazpi Kolore” liburuaren azterketa idatzi du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button