ARTEA

“GIZAnatura” edota bizitzaren ezkutuko zergatiak

Aitor Ruiz De Eguino (Hernani, 1971) artistak erakusketa berria paratu du Huarte Buldain Fundazioan GIZAnatura izenburupean, irailaren 3tik urriaren 28ra bitartean. Beste askotan egin duen bezala, aluminiozko eskulturak eta aluminioaren gaineko pinturak jarri ditu ikusgai.

Bere obrari buruzko katalogoetan, Aitzol Ezeizak honako definizioak idatzi ditu artista hernaniarraren obraren kariaz: “Aitor Ruiz de Eginok aluminio xaflek harrapatu dituzten animaliak, armiarma-tankera duten izaki fantasiatsuak edo forma organiko eta estilizatuko figurak erakusten dizkigu bere eskulturetan. Zeramika-lanak dira soilik giza aurpegieren antzekoak, berak asmatu duen eta izaki arraroak bizi diren mundu horri so egiteko artista-zientifikoak darabilen lupa baitira.
XIX. mendeko esploratzailea balitz bezala, Eginok paradisuko munduak erakusten dizkigula dirudi; irla birjinetan bizi eta ezezagunak zaizkigun espezieak dokumentatu nahian, eskulturetan irudikatzen dituela ematen du, kontinente zaharrera bueltatzen denean, bere aurkikuntzak dudan jartzen dituzten horiek guztiak konbentzitzeko asmoz. (…)
Charles Darwin balitz bezala, artistak espezieak, beraien gorpuzkera eta organismoak ikertzen dituela dirudi, eta, azken batean, bizitzaren ezkutuko zergatien inguruan hausnartu egiten du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button