ARTEA

Gizakiak heriotzaren aurrean dituen jarrerez

San Telmo Museoak Heriotza. Ante la muerte erakusketa  paratu du, eta maiatzaren 26ra bitarte bisitatu ahalko da. Museoak hileta-munduarekin zerikusia duten objektuen bilduma osatu du.

Etnografia bilduma garrantzitsua du San Telmo Museoak, betidanik euskal kulturaren eta museoaren adierazgarritzat jo izan dena. Orain, ondare hori ezagutzera emateko atondu du Heriotza. Ante la muerte erakusketa.

Museoaren esanetan, “erakusketak heriotzaren inguruko kultura materialaren aniztasun eta aberastasunak agerian jartzen ditu, garai eta toki guztietako gizakiontzat zenbaterainoko garrantzia duen azalduz eta heriotza ulertzeko eta hari aurre egiteko hainbat moduren berri emanez”.

Erakusketa sei ataletan antolatuta dago, gizakiak heriotzaren aurrean izan dituen eta dituen jarrerak kontuan hartzen dituztenak. Hauek jorratzeko, munduko kultur ezberdinetan jatorria duten askotariko objektuak daude: errituekin, sinesmenekin edo ohiturekin lotutakoak; argazkiak; dokumentuak; ikus-entzunezkoak; koadroak; komikiak; eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button