ESZENA

Giza gorputza eta hitzak

XIII. Dantza Zirkuituak beste proposamen eszeniko bat dakar asteburu honetarako. Fernando Hurtadoren konpainiak Lorez lore koreografia aurkeztuko du urriaren 21ean, larunbatean, 17:00etan, Eibarko Coliseo antzokian,

Lorez Lore dantza ikuskizuna da, eta bertan, haurren jakin-mina eta mugimendua uztartu nahi dituzte gorputzaren bidez,  euren ikuspegia zertan den hausnartzeko.  Istorio bat kontatzeko orduan giza gorputza hitzekin nola konbinatzen den erakutsi nahi du taldeak.

“Neguko arratsalde batean, neskatila bat etxera zioan. Baina hotzak eta haizeak gogoz galarazten zioten. Goi-goitik, norbait zeukan begira. Eguzkiaren semea zen, urtaroak aldatzearen arduraduna. Bizkor jaitsi zen neskatilari laguntzera, eta, eskuzabal, lore bat eman nahi izan zion opari. Baina hura ezustea konturatu zenean, eguraldia zela eta, ezin ziola eman. Berehala, bere boterea erabili zuen, urtaro batetik bestera igarotzeko. Negutik, udaberrira, udara eta udazkenera igaro zen. Eta ohartu zen dena ez dela berak irudikatu zuen modukoa. Gauzak oso nekezak badira ere, aurrera jarraitu behar da, adorea galdu gabe! Eta, azkenean, eguzkiaren semeak neskatilaren lagun egitea lortu zuen… iraunkortasunaren, ahaleginaren eta sormenaren laguntzarekin”.

Fernando Hurtado Konpainia 2000. urtean sortu zen. Harrezkero, lekua eta izena lortu ditu estatuko eta nazioarteko dantzan.  Bereak dira The other side (2007), Un gramo de locura (2006), Pareja de dos (2005), In sistere (2006), Sin Aliento (2006), Check point (2007) eta Pequeñas barbaridades (2008). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button