BESTELAKOAK

Giza eskubideen agonia

Bihar, ekainak 20, pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira,  La Agonia erakusketa inauguratuko du SOS Arrazakeriak Donostiako Estazioaren lurpeko pasabidean. Donostiako Udaleko Kultur Aniztasuneko Sailaren eta  Foru Aldundiko Garapenerako lankidetzarekin antolatutako ekimena, uztailaren 8ra arte egongo da ikusgai.

Bertan, Europara sartzeko ahaleginean hil diren 35.597 pertsonen zerrenda dokumentatuak jarriko dituzte oinezkoen begi bistan, egun gertatzen ari den tragedia handienetako bat salatzeko asmoz.

Elkarte honetatik adierazi dutenez, “milaka pertsona ari dira Europako itsasertzetan bizia galtzen eta Europar Batasunaren asilo‐politikek eta migrazio‐politikek duten inplikazio eza salatu nahi dugu. Ezin gara geldirik geratu eta ondorioz, erakusketa honekin errealitate hau donostiarrei hurbildu nahi diegu”.

Informazioa osoa gaztelaniaz, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button