ARTEA

“Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa” deialdirako epea luzatu da

Montehermoso Kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Udal Zerbitzuak egiten dute deialdi hau, eta alarma-egoerak eragindako administrazio-epeak eten ondoren, orain proiektuak aurkezteko epea luzatu dute ekainaren 26ra arte.

Ekimenak oso helburu zehatza du: “Hainbat kultura eta/edo arte ekintzen bidez, munduan dagoen giza eskubideen egoeraren gainean, bereziki, Udalarekin harreman egonkor eta jarraitua duten herrietan dagoen egoeraren gainean, gogoeta eta azterketa kritikoa egiteko markoa sortuko duen proiektua hautatzea du xede deialdi honek.”

Proiektuak saritzeko diru kopurua ia 15 mila eurokoa da, eta hor proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jartzetik sortzen diren gastuak sartuko dira.

Interesa izanez gero, hona hemen proiektuak aurkezteko beharrezkotzat jotzen diren baldintza guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button