MUSIKA

Gitarren zurrunbiloek eztanda egiten dute Capsularen disko berrian

Bestiarium du goiburu etengabeko hazte horretan Capsulak kaleratu duen disko berriak, estudioan zuzeneko kutsuarekin ibilbide luzeko gaiak konposatzea eta erregistratzea lortu duen diskoak.

Coni Duchess ahotsa eta baxuan, eta Martin Guevara ahotsa eta gitarran dira taldeko gidariak, jatorri argentinarra duten bilbotarrak, Bizkaiko hiri honetan kokatu baitzituzten euren sustraiak.  Gorje Cayama baterian lagun dutela, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik ikusi du argia euren lan berriak.

Elektrizitatean murgildutako lehen kontzertuak ematen hasi  eta berehala, batere ezaugarri arruntak ez zituztela argi utzi zuten, zorarazten gaituzten gitarren zurrunbiloak eta kitzikapenak, eztanda eginez agertokian. Zuzenekoetan oso indartsua izanik, nekez ahazten da Capsularen emanaldi bat. Hala, Europan edota Amerikan hamaika goraipamen jasota, hirukote nekaezinak psikodelia noise bolada zakar baten gisara igarotzen ditu hesiak, punk osteko indar ilunarekin eta garajeko rockaren jatorrizko orroekin.

“Bestiarium 11. disko honek 12 kantu jasotzen ditu, esaterako: Biform, Dead Summer eta Flaming Waves abestiak, azeleragailua zapaldu eta gurpilak sutan jarriz; beren ADNa islatzen duten Magnets eta Dry your Mind; Bowienganantz egiten duen Around kantua; edota Lords of the New Church talde gogoangarriaren Russian Roulette gaiaren bertsio estratosferikoa”.

Taldearen gaineko informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button