BERTSOTAN

Giro bikaina Bardoetako lehen asteburuan

Etxarrin, Txantrean, Iturmendin, Erron eta Beran jokatu diren bost saiok hasiera eman diote 2020ko Bardoei taldekako txapelketari. Saio horietako irabazleak Larraun da Araitz. Bi dozena, Hego haizea, Sakaña, Arranopola eta Lamixene taldeak izan dira.

Ostiralean hiru saio izan ziren. Lehena, Etxarriko dantzalekuan jokatu zen, eskualdeko Larraun da Araitz. Bi dozena eta Barañaingo Ipar haizea taldeen artean.  Ariketa guztiak egin ondoren, Larraun eta Araizko taldeak eskuratu zuen puntua.
Txantrean jokatu zen ostiraleko bigarren saioa, Euskaldunon Biltokian. Bertan izan ziren kantari Barañaingo Hego haizea taldea eta Lizarrako bardeak. Etxeko taldearentzat izan zen puntua. Iturmendin izan zen azkena. Herriko Gaztetxearen urteurrenaren harira antolatu zen saioa eskualdeko Sakaña eta Iruñeko Drimtin taldeen artean. Azkenean, Sakanako taldeak bereganatu zuen puntua.

Larunbatean, Erron jokatu zen saioa, Erroibar eta Aezkoako Pirini Bardo eta Lesakako Arranopola taldeen artean. Talde bisitariak eraman zuen puntua. Eta Beran jokatu zen asteburuko azken saioa. Herriko Lamixene eta Auritz, Hendaia eta Lesakako partaideekin osatutako Amortziaren eliobak taldeak izan ziren kantari. Lamixene taldeak irabazi zuen saioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button