ARTEA

Gipuzkoarrak eta erromantikoak

Donostiako Kutxa Boulevard Aretoetan Gipuzkoako Pintore Erromantikoak izenburuko erakusketa ikus daiteke abuztuaren 18a bitarte. Montserrat Fornells Angelats da erakusketaren komisarioa, eta 1800etik 1850era bitartean jaiotako artisten belaunaldia ezagutaraztea du helburu.

“Belaunaldi hori Gipuzkoan margolaritzaren abiarazle izan zen arren, ohiko historiografiak ez du oso aintzat hartu eta, ondorioz, ia ezezaguna da jendearentzat”

Eugenio Azcue, Juan Brocheton, Antonio María Lecuona, Eugenio Arruti, Isidro Gil Gavilondo, José Echenagusia eta Pedro Venancio Gassis osatzen dute pintore gipuzkoar eta erromantikoen zerrenda.

Karlistaldien garaian bizi izan ziren artista horiek, industrializazio abiatuta zegoen ordurako, eta gerora etorriko ziren euskal pintoreen maisu horiek, jarrera erromantikoa erakutsi zuten: “Erromantizismoak indibidualismoa, idealismoa eta errebeldia zituen oinarrian”. Hala, inkonformismo hori artearen bitartez adierazi zuten. Pintoreen kasuan, gertaera historikoak, literatura, burgesiaren erretratuak eta natura jorratu zituzten, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button