BERTSOTAN

2011ko txapelketaren korapiloa igandean askatuko da

Gpuntuak Illunbeko festarekin emango dio amaiera 2011ko txapelketa handi honi, izan ere, datorren igandean jokatuko da Donostiako Illunbe zezen-plazan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final handia.

Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martin dira azken helmugara iritsi diren zortzi bertsolariak. Eta hauek, 9600 bat bertsozaleren aurrean, denik eta bertsorik ederrena kantatu beharko dute txapela eskuratuko badute.

Ia sarrera guztiak agortuak daude, baina oraindik sarrerarik eskuratu ez duzuenok internetez eskuragarri dituzue txapelketaren atarian.

Finala 16:30ean hasiko da eta zortzi bertsolariez gain Iñaxio Uxarralde eta Itziar Etxezarreta aurkezleak izango dira oholtzan.
Illunbeko ateak 15:00etan zabalduko dira eta 16:30ean Elkano Browning Cream taldeak kontzertutxoa eskainiko du Gari abeslariaren laguntzarekin. Jarraian bertsolariek hartuko dute hitza eta gaueko 20:45ak aldera jakingo dugu zein den 2011ko Gipuzkoako txapeldun berria.
Laxaro Azkune izango da Illunben aurtengo txapeldun beriari txapela jarriko diona.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button