BERTSOTAN

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren Finala

Gipuzkoako Eskolarteko 32. Bertsolari Txapelketaren Finala Andoaingo Basteron izango da gaur berton, kainaren 1ean, arratsaldeko 16:00etan.

Bat- batean arituko diren finalistak Goierriko bertso eskolako Ordiziako taldea eta Lazkaoko taldea, Zarauzko taldea eta Hernaniko taldea izango dira. 

Helduen sailean (15 urtetik 18ra bitartekoak) Gema Urteaga, Ordiziako Oianguren Institutuko ikaslea; Jokin Bergara, Eibarko Ignazio Zuloaga Institutuko ikaslea; Eñaut Martikorena, Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxeko ikaslea; Mikel Iturriotz, Urretxuko Garaialde Lizeoko ikaslea; Haritz Mujika, Tolosako Orixe Institutuko ikaslea; Amaia Urbieta, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako ikaslea; Ane Zuazubiskar, Arrasateko Arizmendi Ikastolako ikaslea eta Joanes Etxaide, Beasaingo Txindoki Institutuko ikaslea arituko dira.

Animo neska-mutilak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button