ESZENA

Bilbori musika jartzeko proiektu eszenikoa

Karaoke batean kokatua eta Bilbo industriala testuingurutzat hartuta, eta komedia eta musika lotuz, Bilboko Pabellon 6ko Gazte Konpainiak Bilbori jarri dio musika, otsailaren 4tik 28ra  bitartean ikusgai izango den Gris izeneko antzezlanean. Gaur izango da pieza horren estreinaldia.

Obraren abiapuntua honakoa duzue: “Bilbo, 1992. Iosu Expósito hil berri da. Guggenheim eta Metro Bilbao eraikitzeko planak gero eta aurreratuago dauden bitartean, Navaleko eta Labe Garaiko gatazkek aurrera jarraitzen dute. Bitartean, Rendez-Vous karaokea bere urteroko lehiaketarako prestatzen ari da, eta bertan bilduko dira Bilboko ordezkariak (izan direnak eta izango direnak)”.

Abiapuntu honekin hasten da Gris: Morirse en Bilbao, jai giro eta kolorez beteriko muntaia. Obra David Caiñak idatzia eta Ane Pikazak zuzendua da, Urtzi Izaren musika zuzendaritzapean.
Karaoke horretan, Kepa Alesso, Aitor Echarte, Itxaso Gil, Leire Ormazabal, Sandra Tejero eta Yeray Vazquez antzezleak arituko dira. Pertsonaia horiek ikusleentzat oso ezagun diren abesti arrakastatsu abestu eta dantzatuko dituzte.

Gris: Morirse en Bilbao Gazte Konpainiaren estreinaldi berri bihurtu da 2020ko irailean ateak zabaldu zituenetik. Ostegunetik igandera izango diren antzezpenentzako sarreren erreserbak eskuragai daude jada www.pabellon6.org webgunean.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button