ESZENA

Antzerki Arina jardunaldien hirugarren edizioa

Hirugarren Antzerki Arina Jardunaldiak aurkeztu zituzten atzo, Bilboko Pabilioi 6 aretoan; pabilioi horretako Antzerki Laborategiak antolatu ditu jardunaldiok, hain justu, eta martxoaren 20tik apirilaren 19ra bitarte egingo dira.

Jardunaldiotan parte hartu nahi duten antzerkigileek gehienez 20 minutu eta gutxienez 10 minutu iraungo duten obrak bidali beharko dituzte; estilo eta gaia libreak izango dira. Formatu txikikoak izango dira, gutxienez bi aktorek parte hartu beharko dute, eta euskaraz edo gaztelaniaz izan daitezke.

Jasotako lanetatik lau hautatuko dituzte, eta ondoko sariak irabaziko dituzte: Alex Angulo Antzerki Arin saria, Cafe Bar Bilbao Produkziorako Saria, Interpretazio Onena Saria eta Publikoaren Saria. Alex Angulo saria 5.000 eurokoa izango da, Cafe Bar Bilbaok 1.000 eurora arte finantzatuko du lana, eta aktore lan onenen sariak, gizonezkoa eta emakumezkoa, 500na eurokoak.

Informazio gehiago: pabellon6.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button