BERTSOTAN

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren atarian

Lau urterik behin egiten den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, asteburu honetan hasi egingo da, maiatzaren 8an. G Puntua izeneko honetan 82 bertsolarik hartuko dute parte sailkapen fasean. Aurtengo edizioan kanporaketen aurretik beste fase ezarri zaie bertsolariei.

Lehen saioak igandean izango dira Orion, goizez eta arratsaldez. Andoni Otamendi, Arnaitz Lasarte, Endika Igarzabal, Andoni Goitia, Josu Oiarzabal eta Julen Agirreburualde arituko dira goizean, Julian Albistur, Mikel Lersundi, Urtzi Basterrika eta Eneritz Azkue epaileen aurrean, Herri Ikastolako Aretoan, 11:30ean.

Antton Fernandez, Gorka Azkarate, Ibai Esoain, Mikel Artola, Mikel Olaizola eta Nekane Zinkunegi norgehiagoka ibiliko dira arratsaldeko saioan (17:30ean), toki berean, eta lehen aipaturiko epaileekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button