BERTSOTAN

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapelduna, Beñat Gaztelumendi

Sei mila bertsozaleren aurrean Beñat Gaztelumendi Arandia añorgarrak jantzi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurtengo edizioko txapela. Xabier Gaztelumendi bere aitak jantzi dio gainera txapela, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak urte luzetan Bertsozale Elkartean egindako borondatezko lan isila aitortu nahi izan diola modu horretan.

Berarekin, oholtzan, Agin Laburu, Alaia Martin, Ane Labaka, Beñat Lizaso, Jon Maia, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran izan dira, eta buruz burukoa Agin Labururekin jokatu ondoren,  Gaztelumendi gailendu da aurtengoan ere, 940.5 punturekin. Agin Laburu izan da bigarrena,  916 punturekin eta Alaia Martin Etxebesteri hirugarren postua egokitu zaio, 576 punturekin. Ondorengo postuak,Nerea Elustondo,Oihana Iguaran, Ane Labaka, Beñat Lizaso eta Jon Maiarentzat izan dira, hurrenez hurren.

16 saio egin dira aurtengo Gipuzkoako Txapelketan eta pasa den irailaren 14an Oñatin abiatuta, larunbatean izan zen azken finala bertsozalez gainezka zegoen  Donostiako Ilunben.

Gaztelumendik txapela eskuratu ondoren amari eskainitako bertsoa eta finaleko gainontzeko lehiakideenak ere hemen uzten dizkizuegu.

Gainerako informaziorako sartu bestsozale.eus webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button