Nontzeberri

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final-laurdenak, Andoainen eta Irunen

Asteburu honetan, final-laurdenen faseari ekingo dio Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Urriaren 19an jokatuko da lehenengoa, Andoaingo Bastero Kulturgunean, 17:00etan hasita. Hortxe Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Iguaran Amondarain, Unai Mendizabal Jauregi, Eñaut Martikorena Lizaso, Asier Azpiroz Iztueta eta Iban Urdangarin Lardizabal arituko dira kantuka.

Bigarren hitzordua, urriaren 20an izango da, Irungo Amaia Kultur Zentroan, 17:00etan hasita. Bertan, hurrengo bertsolariak arituko dira kantuan:  Agin Laburu Rezola, Haritz Mujika Lasa, Beñat Lizaso Alberdi, Maider Arregi Markuleta, Unai Gaztelumendi Arandia eta Iñigo Izagirre Urteaga

Informazio gehigarria, hemen.

Exit mobile version