BERTSOTAN

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirenak asteburu honetan

Oñatin eta Amasa-Villabonan jokatuko dira larunbatean eta igandean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen saioak.

Irailaren 14an, Oñatiko Santa Ana Antzokian, 17:00etan, izango da lehen zita. Bertan Felix Zubia Olaskoaga, Aratz Igartzabal Bidegain, Haritz Mujika Lasa, Andoni Mujika Izagirre, Amaia Iturriotz Etxaniz eta Maider Arregi Markuleta arituko dira.

Igandean, irailaren 15ean, Amasa-Villabonako Gurea Antzokian jokatuko da final-zortzirenetako bigarren saioa, 17:00etan. Sei bertsolari izango dira oholtzan: Beñat Iguaran Amondarain, Oier Etxeberria Zubimendi, Iban Urdangarin Lardizabal, Iñigo Mantzizidor Larrañaga, Odei Lopez Larrauri eta Maialen Akizu Bidegain

Ohi bezala, bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetara, eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

Informazio gehiago: bertsozale.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button