IKUS-ENTZUN

Mendiko zinemagintzarik onena, Antzuolan eta Getarian ikusgai

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zine jaialdiko pelikularik onenak ikusteko abagunea izango da aste honetan, Antzuolan eta Getarian.

Gaur, urriak 18, Puntaik Punta Debagoeieneko Bidezidorren Jaialdiko lehen egunean, Antzuolan, hiru pelikula eskainiko dira 18:30ean hasita: Aterpean Ateri, Ruben Crespo zuzendari errenteriarrak gidatuta, Mikel Sarasola ur lasterretako kayaker donostiarrak etxealdi garaian izan zituen burutazioak; Myrtle Simpson: A Life On Ice, Myrtle Simpson esploratzaile eta abenturazale britainiarrari eginiko aitortza dokumentala, Groenlandia eskietan zeharkatu zuen lehen emakumea izan zen; eta Die Grobe Zinne (The Great Peak) Reinhold Messnerren kontakizuna, Lavaredoko Hiru Gailurretako 150 urteko eskalada historia eta eboluzioa aletuz.

Eta datorren igandean, hilak 24, berriz, Mendi Tour ekimenak Getaria bisitatuko du. Lau pelikulekin osatutako egitaraua eskainiko da bertan: Charge 2, free skiaren ikusgarritasuna munduko txapeldunarekin; El Gran Hito, Film Labur Onena Mendi 2020, mendia, erronkak eta emakumearen protagonismoa aldarrikatzen dituena; Shared Vision, Red Széll eskalatzaile britainiarra, itsua, Eskoziako kostaldeko haitz-zutabe tente bati aurre egiten dio; Mendian Hil, Hirian Hil, Euskarazko Film Onena Mendi 2020, bizitza eta heriotzaren inguruko hausnarketa mendiarekin estuki lotuta dauden protagonisten eskutik.

Mendi Film Festivalak ditu xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button