Nontzeberri

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak erabakirik

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren zazpigarren eta azken final-zortzirena jokatu zen Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean.

Kantuan, hurrengo seikotea izan zen, Aitor Salegi Martija, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Zelaia Irazusta, Mikel Artola Izagirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Izagirre Etxeberria. Mikel Artolak irabazi zuen bertan, eta horren ondorioz nork kantatuko duen final-laurdenetan erabakita geratu da

Hurrengo saioa urriaren 19an izango da, Andoaingo Bastero Kulturgunean, 17:00etan. Eta bertan, Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Iguaran Amondarain, Unai Mendizabal Jauregi, Eñaut Martikorena Lizaso, Asier Azpiroz Iztueta eta Iban Urdangarin Lardizabal arituko dira.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak dauka informazio guztia.

Exit mobile version