BERTSOTAN

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailean hasiko da

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14tik abenduaren 14ra bitartean garatuko da. Lehen saioa, irailaren 14an izango da, Oñatin. Hiru hilabetetan 16 saio jokatuko dira: 7 final-zortziren, 5 final-laurden, 3 finalaurreko eta finala. Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan 48 bertsolarik hartuko dute parte.

Aurtengo izpiritua hausnarketa honetan duzue: “Ura, egurra eta harria. Errekako ura errotara ekarri eta errotarria bueltaka-bueltaka jartzen du, etenik gabe, egun eta gau. Aleak apurka-apurka eroriko dira, eta xehatuko, irin bihurtu arte. Eta bizibide bihurtuko da eskulanaren emaitza. Nekez aurkituko ditugu bi errota edo errotarri berdin-berdin. Bakoitzak du bere moldea, bere izaera bereizgarria.
Halatsu funtzionatzen du bertso mugimenduak ere. Etenik gabe, eta bueltaka-bueltaka. Bertsozalearen etengabeko emaria da errota mugiarazten duena, bertsolaritza aleka-aleka elikatzen duena.
Sormena da bertsolariaren emaria. Ale ederrak dakartzana. Molde eta izaera bereizgarri horien guztien erakusgarri izan nahi du, irailaren 14an, Oñatin hasi eta, abenduaren 14an, Donostian amaituko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak.
Goza dezagun, beraz, eskulan horren emaitzarekin”.

Txapelketaren egituraren gaineko datu guztiak, hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button