BERTSOTAN

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalera begira jarri da

Tolosako Usabal kiroldegian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa izan zen atzo, abenduaren 1ean. Saio horren ostean erabaki da zeintzuk kantatuko duten abenduaren 14ko finalean, Donostia Arenan (Ilunbe).

Atzokoan, Oihana Iguaran Barandiaran, Jon Maia Soria, Jokin Uranga Isuskiza, Iban Urdangarin Lardizabal, Beñat Lizaso Alberdi eta Haritz Mujika Lasa bildu ziren, eta horien artetik nabarmendu zena Jon Maia izan zen.

Beraz, erabakita geratu da nortzuk izango diren finalean kantatuko duten bertsolariak: Agin Laburu Rezola (Arrasateko irabazlea), Beñat Gaztelumendi Arandia (Oiartzungo irabazlea), Jon Maia Soria (Tolosako irabazlea), Alaia Martin Etxebeste (puntuazioz lehenengoa), Ane Labaka Mayoz (puntuazioz bigarrena), Oihana Iguaran Barandiaran (puntuazioz hirugarrena), Beñat Lizaso Alberdi (puntuazioz laugarrena) eta Nerea Elustondo Plazaola (puntuazioz bosgarrena)

Diogun bezala, finala abenduaren 14an jokatuko da, 17:00etan, Donostia Arenan (Ilunbe).

Hemen duzue informazio gehiago.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button