ARTEA

Gipuzkoako Artista Berrien Programa

Gipuzkoako Foru Aldundiak Artista Berrien Programa lehiaketaren XLV. edizioa abiatu du, sortzaile gazteen lana sustatzeko asmoz. Edizio honetan bi urteko lehiaketa izatetik programa iraunkor bat izatera igaro da.

Hala, ekimena bi modalitate desberdinetan egituratuta dago, Erakusketa eta Ekoizpen modalitateak, hain zuzen ere. Programaren komisarioa, berriz, Aimar Arriola da.

Erakusketa modalitatean, zazpi artistek parte hartu dute euren lanekin, eta ikusgai daude Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa aretoan, otsailaren 22ra arte: Julen Agirre Egibar, Oier Iruretagoien, Sahatsa Jauregi, Antonio Macarro, Daniel Mera, Mikel Otxoteko eta Ainize Sarasola. “Erakusketak ez du izan nahi diagnostiko emaile soila eta horren ordez esperimentazio gune berria proposatzen ari gara, non lekua izango duten gorputz eta zentzumen esperimentazioak, hala nola alderdi kognitiboak”.

Ekoizpen modalitatean, aldiz, hiru egitasmo hautatu dituzte: Ivan Gomezen Aparato#1 · Calcetines para caballeros de lana; Las chicas de Pasaik taldearen Encuentros, eta, azkenik, Irkus (m) Zeberioren G.R.€.Z.I.A.

Bi atal horiekin batera, programak jarduera publiko batzuk ere baditu, Ebaluazio Batzordeak berak sortutakoak eta Programaren aurtengo edizioko partaideei bereziki zuzendutakoak.

Informazio osoa: kmk.gipuzkoakultura.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button