MUSIKA

“Musikaire” jaialdia Elorriora heldu da berriz

Uztailaren 3tik abuztuaren lehen egunetara arte, Musikaire jaialdiak ikusgarriz beteko du Elorrio herria.

Loreak eta Zauriak, Xabier Leteri kantari, Petti musikaria, edota Ene Kantak emanaldia antolatu dira, beste gauza askoren artean.

Antolatzaileek honela definitu nahi izan dute jaialdia: “Musikaire da ezohiko jaialdi bat; eta bere programa, mazedonia moduko bat. Mazedonia honetan nahasten dira osagai oso ezberdinak, beti erakargarriak eta kalitatezkoak; nahasten dira baita arte motak eta jatorriak ere.
Eta zerbitzaten da aire irekian (udako gaugiro sorginetan) Elorrioko hiriak gordetzen dituen paraje zoragarrietan. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan bihurtzen da musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea.
Badirudi turismoa dela urrun joatea, errekan behera, itsasorantza. Baina paradisua egon daiteke berton eta mendiz inguratuta. Elorrio, esaterako, paradizua bihurtzen da udaro. Sasoi honetan eskuzabal eskaintzen dituelako naturaren ederra eta arkitekturaren lilura, historia eta aire irekiko kultura, bisitak eta bizipenak. Hau guztia errekan gora, urrun barik. Kultura kalean eta doan, edonoren esku, guztion gozagarri. Zu barne”.

Larunbatean abiatuko Musikaire Euskadiko Ikasleen Jazz orkestraren emanaldiarekin.

Egitarau osoa kontsultatzeko: Musikaire

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button