Nontzeberri

“Gipuzkoa Bertsotan”, txapelketarako sailkapen fasea

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, baina hori heldu baino lehenago  Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea antolatu da.

Maiatzaren 4tik 25era, 14 saio izango dira Gipuzkoan barrena. Bertsolariekin batera (84), 15 gai jartzaile, 18 epaile, 3 idazkari izango dira Gipuzkoa Bertsotan ekimena osatuko dutenak

Bertsolari horiek guztiak bi multzotan banatuko dira eta multzo bakoitzean zazpi saio jokatuko dira. Multzo bakoitzeko zazpi saioak jokatu ondoren, multzo bakoitzean puntuazio altuena duten 17 bertsolariek eskuratuko dute irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko txartela. Eta 34 bertsolari horiei dagoeneko sailkatuta dauden 14 bertsolariak batuko zaizkie.

Lehenengo saioak maiatzaren 4an izango dira, 17:00tan, Asteasuko Udaletxean eta Idiazabalgo Guraso Elkartean.

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko informazio osoa eta eguneratua www.bertsozale.eus  webgunean eskainiko da.

Exit mobile version