BERTSOTAN

“Gipuzkoa Bertsotan” sailkapen fasea larunbatetik aurrera

Udazkenean hasiko den 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea Gipuzkoa Bertsotan izango da. Maiatzaren 4tik 25era 14 saio izango dira herrialde horretan. Gipuzkoa Bertsotan ekimena osatuko dutenak 84 bertsolari, 15 gai jartzaile, 18 epaile, eta 3 idazkari izango dira

Bertsolari horiek guztiak bi multzotan banatuko dira eta multzo bakoitzean zazpi saio jokatuko dira. Multzo bakoitzeko zazpi saioak jokatu ondoren, multzo bakoitzean puntuazio altuena duten 17 bertsolariek eskuratuko dute irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko txartela. Eta 34 bertsolari horiei dagoeneko sailkatuta dauden 14 bertsolariak batuko zaizkie.

Asteasuko Udaletxean eta Idiazabalgo Guraso Elkartean izango dira lehenengo saioak, maiatzaren 4an, 17:00etan.

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko informazio osoa webgune honetan eskainiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button