BERTSOTAN

“Gipuzkoa Bertsotan” azken saioen zain

Asteburu betea izan da Gipuzkoa Bertsotan ekimenarentzat. Larunbatean Zumaian eta Oñatin, eta igandean, Zizurkilen eta Usurbilen ospatu ziren saioak.

Asteburuko saioetako irabazleak Nahikari Gabilondo, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Gemma Urteaga, Jon Maia, Ane Labaka, Ibai Esoain eta Manex Mujika izan dira.
Orain bi saio falta dira sailkapen fasea amaitzeko, Ataunen jokatu dira larunbatean, betiko lez, goizean eta arratsaldean. Azken bi saioak izango dira eta horien ostean jakingo da irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu diren 30 bertsolarien izenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button