ARTEA

Giovanni Battista Piranesi, grabatuaren artista

Giovanni Battista Piranesi (Mogliano Veneto, 1720–Erroma, 1778) marrazkilari arkitektoniko nagusienetakoa eta XVIII. mendeko grabatzaile ospetsuena izan da.

Bilbon egingo den Grabatu Garaikidearen Nazioarteko 1. Jaialdia  dela-eta, Bilboko Arte Ederren Museoan, Giovanni Battista Piranesi artista handiari  buruzko erakusketa izango da ikusgai, azaroaren 19tik datorren urteko otsailaren 10era bitartean.

Erakusketak Carceri d’Invenzione, Le Antichità Romane eta Vedute di Roma serietako 268 grabaturen aukeraketa zabala biltzen du. Lanok aukera aparta eskaintzen dute grabatuaren historiako artistarik handienetakoa ezagutzeko; izan ere, Piranesiren lanaren ezaugarri nagusia perfekzio teknikoa baita.

Artista honek eraikinetako 2.000 grabatu egin zituen, irudipenezkoak zein errealak, neurribakoak, itzelak, baita gizairudiak eta erliebeak ere. Neoklasizismoaren lehen zantzuak bere lanei esker agertu ziren, eta ez hori bakarrik, izan ere, haren aztarna Francisco de Goyaren estanpetatik hasi eta Fritz Lang edo Martin Scorseseren zinera arte ikus daiteke, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button