LITERATURA

Iruñeko gazteendako XXIV. Literatur Lehiaketa

Iruñeko Udalak, poesia eta narrazio laburra modalitateetan, gazteentzako literatur lehiaketarako deia egin du.

Lehiaketa honetan bizitokia edo ikastetxea orain Iruñean duten gazteek hartu ahal dute parte, eta lan bana aurkeztu ahalko dute modalitate eta hizkuntza bakoitzeko. Idazlanek gai librea izango dute, eta gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dute.

Poesiako lanek 14 bertso, gutxienez, eta 40, gehienez izango dituzte, eta narrazio laburrak, 2 orri, gutxienez, eta 5, gehienez, betiere tarte bikoitza utzirik, eta bakarrik alde batetik mekanografiaturik.

Idazlanak Gazteendako Argibide Bulegoan aurkeztuko dira, Gaztediaren Etxean (Zangoza kalea, 30), maiatzaren 12a baino lehenago.

Lan bakoitzeko 5 kopia aurkeztuko dira, gutunazal itxi baten barruan, izenorde batez sinaturik eta kopia bakoitzean lehiakidearen adina adierazita.

Hiru sari dira, modalitate eta hizkuntza bakoitzeko. Lehen saria, 375 euro; bigarren saria, 190 euro eta hirugarren saria, 125 euro.

Bestelako informazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button